Abiadurea da kontua

 Emakumeen Birea errepideetan dabil egunotan. Iurretan hasi zan eguaztenean, eta Errenterian amaituko da domekan. Nazinoarteko txirrindularirik onenak geurean. Ikuskizun ederra emongo dabe. Eider Merino Lointek Ugeragako txirrindulariagaz egin dogu berba. Txirrindularitzan abiadurea da kontua. Ez dago dudarik. Baina beste kirol batzuetan be bai hortxe egon leiteke kakoa. Asier Garcia Bilbo BSR-ko kapitanak argi esan deusku. Valladoliden aurka abiadureak gehiago egin behar deutso indarrari. Lauko finala jokatzeko txartela dago jokoan. Eskubaloian be halan izan leiteke. Ainhoa Azaola Zuazoko jokalariak beste behin nabarmendu deusku, defentsan sendo jokatzea eta erasoan bizkor urtetea dala kontua. Bera Beraren aurkako derbi gogorra daukie barakaldarrek astegoienean. Beisbolean beste faktore batzuek be eragina daukie jokoan. San Inazio hasi da disfrutetan, eta bide onean dabilzala adierazi deusku Markel Mendizabal jokalariak. Beisbol Navarrari partidu biak irabazi eta gero, Pamplona garaitzera doaz bilbotarrak.

Osorik irakurri