Epaitegietako ebazpen baten ondorioz Gueñesen aspalditik mahai ganean dagoan proiektu bat errealidade bihurtuko da. Moda eskolea egin gura dabe bertan. Aspalditik datorren proiektua da, 2010tik zehaztz esateko. Zapateroren azkenengo legegintzaldian EAJ-k aurrekontuak babesteagaz batera diru partida bat bideratu zan Gueñesera. Diru hori ez zan inoz heldu, Rajoyk bere lehenengo agintaldian ez eban gauzatu eta orain epaitegiek diru hori ordaintzera behartu dabe.