Horixe adierazi eusku BC3 Research erakundeko ikertzaileak. Ekonomian be badaukala bere eragina, eta ekonomiaren ikuspetigik be hoba dala neurriak aurretiz hartzea, bestela kostuak handitu leitekezalako. Klima aldaketea ganean dakagula azaldu deusku, berton Euskal Herrian be. Politika globalak eta tokian tokikoak sustatu behar dituela administrazinoek, eta herritarrok be egitekoa badaukagula.