Durangoko Culturala 2. B mailara igoteko bidean da. Ecijaren aurkako kanporaketan, 1-0 irabazi dau joanekoan. Aitor Bilbao Culturaleko jokalariak Atetik saioan esan deuskunez, helburua bete eben Tabiran. Orain, Ecijan betetea falta da. Ilusinorik eta indarrik ez jake falta durangarrei. Zapatuan jokatuko dabe Ecijan. Erik Polanco (Leioa) eta Xabier Otiñano (Gernika) jokalariakin be egin dogu berba. Denporaldi oso onak egin ditue talde biek, nahi ta leioaztarrak playoff barik geratu azkenean. Datorren urtean kopea jokatuko dau Leioak. Gernika, barriz, 2. B mailan izango da beste urte batean.