Eider Merino Lointek Ugeragako txirrindulariak gora egin dau. Durango Durango klasikoan 3. amaitu dau, eta Emakumeen Biran 4. Ametsik onenak bete dituala esan leiteke. Helburuak ondo baino hobeto gainditu ditu. Astegoien honetan Espainiako Selekzinoagaz korriduko dau Frantzian. Astegoiena amaitzeko, Calpen, Lointek Ugeragagaz. Merino oso pozik dago. Aurten, ikasketak amaitu eta gero, buru-belarri sartu da txirrindularitzan, eta emaitzak oso onak dira. Izarren parean parau da. Bizkaia Lehian saioan aitortu deuskunez, hondino sinistu egin behar dau. Maialen Agirregomezkorta (Prosetecnisa Zuazo) eta Asier Garcia (Bidaideak Bilbo BSR) izan dira beste konbidadu biak. Zauzok laugarren tokiari eutsi gura deutso, datorren urtean Europan jokatzeko. Valladolidi irabazita, txartela poltsikoan izango dau. Zapatuan jokatuko dabe Lasesarren (19:00). Agirregomezkortak adierazi deuskunez dana dago alde, eta helburua lortu behar dabe. Bilbo BSR-k lauko finala jokatuko dau Albaceten. Finalaurrekoetan etxekoak izango ditue aurkari (barikua, 20:00). Beste finalaurrekoa Ilunionek eta Vigok jokatuko dabe. Garciaren eretxian, defentsan ondo jokatu ezkero, finalera sailkatzeko aukerea eukiko dabe.