Kupoaren inguruko akordioak onura ugari ekarriko dauela uste dau Kongresuan EAJren diputadua dan Sagastizabalek. Horretarako ei dagoz Madrilen. Podemosek aurkeztuko dauen zentsuma mozinoan ez ei dira sartuko, inogaz berbarik egin eta adostu barik aurkeztutakoa dalako. Horrez gain PSOEk Euskadi eta Kataluniaren nazinotasuna onartzen duen ikusteko dagoala esan dau, idazkari nagusiaren adierazpenen harira.