Zentzu horretan Karlos Garaikoetxea lehendakari ohiagaz ados dago Pello Urizar EA-ko idazkari nagusia. Aurrerantzean be EH Bilduk koalizinoa izan behar dauela uste dau, herri eta nazino ikuspegiaz eta eskuzabaltasunez jokatu dauena. Koalizinoa independienteei zabaltzea onuragarritzat joten dau. Horrek erabagiguneak aldatuko leukez, baina alderdiek euren lekua eukita.