Osasun arloko euskerazko zirkuituen ganeko gradu amaierako lana egin dau Bidane Petralandak. Osakidetzaren bigarren euskera planean aurrikusita badagoz be, orain arte ia bat be ez da ipini martxan. Horretarako borondatea behar dala azaldu deusku. Pazienteok arretarako hizkuntzea lehenestea garrantzitsua da, arretea euskeraz eskeintzeko gai diran profesionalen erroldea egitea eta ondoren zirkuituak osotzea. Petralandak dino zerbitzuaren kalidadea hobetzen dauela pazientea bere hizkuntzan artatzeak, profesional eta pazienteen arteko komunikazinoa garrfantzi handikoa dalako.