Urteotan asko egin dala dino Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak. Hori gogoan euktiea komei dala, nahiz eta jakin beharrean segidu behar dala. Erabilerea sustatzeko ekimen barritzaileak beharrezkotzat jo ditu, eta pare bat martxan ipiniko ditue: Udaleku berezia ume eta gazteentzat, eta lau herritan martxan ipinitako esperientzia: "aho bizi, belarri prest". Erakundeen eta eragileen arteko lankidtetzea be garrantzi handikoa dala nabarmendu dau. Kultura arloari dagokionez, azpiegitura eta jaialdiez gain sortzaileak zaintzea komeni dala adierazi deusku.