Durangoko Culturalak ezin izan dau aurrera egin 2.B-ra igoteko playoffean. Ecijaren aurka jausi da. Penaltika. Aitor Bilbao Culturaleko jokalariak esan deuskunez, urteko aurkaririk gogorrena izan da. Bai Tabiran, bai Ecijan. Orain atsedena hartu eta datorren denporaldia prestau beharko dabe durangarrek. Odei Onaindia Burgosko jokalaria be atsedena hartzen dago, Lekeition, jaioterrian. Denporaldi berezia izan dau joan dan hau. Marbellan hasi eban aurredenporaldia, Bilbao Athleticen jokatu eban gabonetara arte, eta harrezkero Burgosen. Maileari eustea lortu dabe azkenean. Bilbao Athleticen beterano papera egin behar izan dau, Kuko Ziganda entrenatzaileak eskatuta. Onaindiaren eretxian, Kuko entrenatzaile ona izango da Athleticerako. Bere denporaldia berezia baina ona izan dala nabarmendu dau Atetik saioan. Ondarroako Aurrera be datorren urtera begira dabil lanean. Ibon Lopez entrenatzailea fitxau dau. Eladino Gonzalez presidenteak azaldu deuskunez, Ohorezko mailan sendotzea eta 3. mailara igotea izango dira klubaren helburu nagusiak.