Asteon ospatu da esklerosi anizkoitzaren eguna. Hori dala eta, nerbio-sistemako gaisotasun hau hobeto ezagutzeko tartea hartu dogu. Era askotako esklerosiak dagoz, horregaitik esaten da aurpegi anitzeko gaisotasuna dala.
Halan da be, esklerosi anizkoitzak jota dagozanei fisioterapiak mesede handia egiten deutsie. Bizkaiko alkarteko fisioterapeutea da Erika Otxoa eta berak emon deuskuz azalpenak.