Arratiako herri ezbardinetatik egingo dabe, aurtengoan Igorreko parrokiak antolatuta. "Arratia, bederatzi seme-alaba, familia bat" leloa aukeratu dabe. Batxuk oinez joango dira, beste batzuk autobusez, kotxez, bizikletaz...Urkiolan bertan alkartuko dira, eta letaniak kantetan sartuko dira santutegian. Ostean kopautxoa egingo dabe alkarregaz.