Jule Goikoetxea: "Emakumeek gure BPGaren ehuneko 30a doan egiten dabe"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2017ko eka. 22a, 00:00

LABek eta ELAk aldebakarreko burujaubetza prozesu bat hasteko egindako proposamena egokia dala uste dau Jule Goikoetxeak.
Jule Goikoetxea filosofian doktorea eta unibersidadeko irakaslea da, estadugintzan aditua eta Kanadako zein Erresuma Batuko unibersidadeetan ikerlari ibilitakoa. Aldebakarreko prozesu batek euki leikezan onurei eta kaltei buruz galdetuta honakoa erantzun deusku Jule Goikoetxeak Bizkaia Irratian. Jule Goikoetxea Kataluniako prozesuari buruz itxaropentsu agertu da eta dino prozesu hori heldu dan lekura helduta atzera bueltarik ez daukala. Goikoetxearen arabera gaurko estaduek, eta sortu leitekezanek, estadu feministen bidea hartu beharko leukie, demokrazia patriarkal batetik demokrazia feminista batera salto eginaz. Eredu batzuk aitatu deuskuz.

 

Osorik irakurri