Adituen arabera hurrengo urteetan EAEren lehiakortasuna kalidadeko enpleguaren eta gizarte babesaren baitan egongo da. Deustuko Unibersidadeko ORKESTRA lehiakortasunerako institutoak gaur aurkeztutako txostenean esaten da EAEk orain dala 10 urteko BPG bardina daukala baina orain langabezia handiago dala. ORKESTRAk belaunaldien arteko interkonekxinoa behar dala aitatu dau eta aurrerantzean beste neurri batzuk be hartu beharko dirala aurreratu dau. ORKESTRAko zuzendariak, Mari Jose Arangurenek datu gehiago emon deuskuz. ORKESTRAren eretxian hezkuntza munduaren eta lan munduaren arteko harremanak ondino biziagoa izan beharko dau. Etorkizunean lehiakorragoak izateko kualifikautako lanpostuak sortzearen beharra nabarmendu dau Mari Jose Arangurenek.