Bertsolaria da Unai Iturriaga baina marrazkigintzan, antzerkirako gidoiak idazten, memoria historikoa berreskuratzen edo eta kantuak sortzen be ibilten da. Horreek egiten dauazan gauzetako batzuk baino ez dira. Halan da be, bere egunak gureak beste ordu daukazala esan deusku. Beragaz hasi dogu gaurko Lau Haizetara saioa.