Itxaso Atutxa: "Ni gaur alarde parekidera joango nintzateke"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2017ko eka. 30a, 00:00

EAJko ordezkaria dan Itxaso Atutxak soziedadeen zergea barrikusteko momentua dala uste dau. Atzo Urkullu lehendakariak, azken hiru urteetako kontuak ikusita zergak beraztertzeko sasoia dala adierazo eban. Horren harira Itxaso Atutxa jeltzaleak zehaztu dau IRPFa ez dabela ukutuko eta aldaketak ziur asko soziedadeen zergetan izango dirala. Estaduko gobernuak udako pentsinoak ordaintzeko 6 mila miloi euroko kreditua eskatzea arduratzeko moduko neurria dala esan dau Itxaso Atutxak. Halan da be gogoratu dau EAEa pentsino kontuetan ez dala defizitarioa. Bestelako gai batzuez itaundu deutsagu gaur BBBko buruari gure sintonian.
EH Bilduk gobernetan dauen udal batek 1goz, ETAko biktimei begirako oroimen ekitaldi bat egin izana oso aberasgarritzat jo dau. Irungo alarde tradizonalari eta parekideari begira dagozan jarrerean inguruan be itaundu deutsagu.

 

Osorik irakurri