Michelin izar bat daukan Galdakaoko Andra Mari jatetxeak 50 urte baino gehiago daukaz eta 30 urte daroaz ospea emoten dauen izar hori mantentzen. Andra Mari jatetxeko Roberto Asua sukaldariagaz berbetan aritu gara "Suartea" irratsaioan. Sasoi honetako errezetez, hurreratzen jakezan bezeroez, harreran daukien Aita Barandiaranek idatzitako testuez edota izar bateko jatetxeen aukerez alkarrizketea euki dogu beragaz Galdakaoko Elexalde auzoan dagoan jatetxean.