Hezkuntzaren lege barrian akorduak adosteko indarra apur bat galdu dala uste dau Ikastolen Federazinoak. Hezkuntza Sailak proiektua 2019erako aurreikusten dau baina hezkuntza munduan egondako azkenaldiko gatazkek legea osotzeko akordua atzeratu ei dabe. Ikastolen Federazinoko presidentea dan Koldo Tellituk holan uste dau. Gure estudioetan euki dogu eta LOMCEz zein HEZIBERRIz be galdetu deutsagu. Hurrengo ikasturtean ikastoletan Euskal Curriculuma Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan ezarten hasiko dira. Irailetik aurrera be Bizkaiko hezkuntza zentroetan ikasleei eskeiniko jaken zergei buruzko unidade didaktikoaz egin deusku berba Koldo Tellituk. Ikasturte barrirako ikastolen beste erronka bat zentroei emongo jaken aholkularitza akitektonikoa da. Helburua geletako espazioak ikasleen onurarako moldatzea izango da. Bestalde bullying-ari aurre egiteko KIVA planari esker jazarpen kasu batzuk identifikau dabezala esan dau Koldo Tellituk.