I. Guarrotxena: "Bilbora sartzeko ordainsariaz parte hartze plan bat egin da ta emoitza ez da kontuan hartu"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2017ko uzt. 5a, 00:00

Errekalden A-8 autobidearen zatia kentzeko planaren kronogramea eskatu deutso EH Bilduk BFAri. Izaskun Guarrotxena, Bilboko EH Bilduko zinegotzia gure estudioetan euki dogu gaur. Bilduk Bilboko Metropoli Fundazinoan irregulartasunak egon dirala salatu dau, bestalde udal gobernuari Aste Nagusitik haratago ez begiratzea leporatu deutso. Auzoetako jaiek dirulaguntza eskasa eukiten dabela salatu dau Guarrotxenak. Bilbora astegunetan goizeko 07:00etatik 09:00etara sartzen diran auto-gidariei tasarik ordainarazo behar jaken galdetuta Bilduko zinegotzia udal gobernuaren jarreraz kritiko agertu da. BBK Live jaialdira joateko Bilboko udaleko alderdi politiko guztiek dozenaka konbidapen jaso dabez. Bilduk 60tik gora jaso dauz eta alderdi honetako zinegotziek doako sarrera horreek bueltetea ebatzi dabe.

Osorik irakurri