Bizkaiko Foru Aldundiak aholkularitza juridikoa doan eskeiniko deutsie adinekoie Bizkaiko bost bulegotan.
Bilbon emoten izan da aholkularitza hori orain arte baina hemetik aurrera Barakaldon, Getxon, Balmasedan, Gernikan eta Durangon be emongo da. Astelenean jarri zan martxan zerbitzua eta helburua adinekoei laguntza juridikoa modu eskuragarrian ezartea da.