Ekain Goti: "Bezperan ezebez jakin barik kamioiagaz Zierbenara edo Cadizera urten geinke"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2017ko uzt. 6a, 00:00

Bilboko Portuko garraiolarien arabera trenerako hegoaldeko saihesbideak kamioilariei ez deutse zuzenean eragingo. Bilboko Portuan egunero mila kamioi inguruk sartu-urtenak egiten dabez. Orain dala lau urte sortu zan ATPBI Bilboko Portuko garraiolarien alkarteak dagoeneko 500 bazkide batu dauz. Horreetariko bat Ekain Goti da eta bere ustez trenerako hegoaldeko saihesbideak ez deutse kamioilariei lan zama handirik kenduko. ATAPBIk dino garraiolariek Bilboko Portuan kontenedoreak kargetako denbora larregi itxaroten dabela eta arazo hori konpondu behar dala. Kamioilarien egun normal bat deskribau deusku ATAPBIko Ekain Gotik. Zamaketarien lan gatazkaz be galdetu deutsagu Ekain Gotiri.

 

Osorik irakurri