Euskal Herriko baserri muduko sindikalgintzearen historia batzen dauen "Baserri biziari eusteko lanak" liburua salgai dago. Urteetako ikerketa lanaren ostean Jose Angel Aldai Arrillagak eta Kepa Enbeitak sortu dabe Txalaparta argitaletxeak kaleratutako liburua. Egileen ustez baserritarrek azken hamarkadetan euren arazoak ez dabez partekatu eta trasmisino hori egin ez izana gazteen kalterako izan da. Kepa Enbeitak liburu honen egileetariko batek honako hausnarketea egin deusku. 500 orri inguru daukazan liburuan administrazinoek baserritarrei begira euki daben jarrerea be aztertzen da. Egileen arabera administrazinoek dirulaguntzetatik haratago jo beharko leukie. Nekazal eremuko sindikatuen historian EHNE Bizkaia, EHNE edota ENBA ezagunak dira. Euren artean oso desbardinak dirala uste dau Kepa Enbeitak.