Kalean euskeraz gehiago entzun daiten esfortzu guztiak erabilera indartzean egin behar dirala uste dau Soziolingustika Klusterrak. Erakunde honek aurkeztutako txostenaren arabera kaleko euskeraren erabilerea puntu bat jatsi da azken 5 urteetan. Umeakaitik ez baliz datuak esakasagoak izango litzatekezala uste dau Olatz Altunak. Olatz Altuna soziolinguistika klusterreko ikertzailea da eta helduon erantzunkizunaz irakurketea egin deusku. Onak ez diran datu honeei bueltea emoteko ardurea danona dala esan dau Olatz Altunak.