Udako lehenengo asteetan gurera etorritako turista gehienak espainiarrak, britainarrak eta frantziarrak izan dira, erdi mailako edo goi mailako egoera ekonomikoa dabenak. Basquetour-eko zuzendaria dan Harkaitz Millanen arabera turistak gero eta gehiagotan Bilbo, Donostia edo Gasteiztik haratago beste eskualde batzutara doaz. Donostiako edo Bilboko Alde Zaharretan igerri diran gentrifikazino zantzuez galdetuta Harkaitz Millanek orekaz josi beharreko gaia dala esan deusku. EJak udalei turismorako apartamendu pribaduen araudia egokitzeko eskatu deutse. Apartamenduetako jaubeen jarduera ekonomikoa kontroletako araudia sortu dau Jaurlaritzak eta hainbat apartamendu dagoz izena emonda. Basquetour-en arabera udalek gai honetan euren legedia egokitu beharko leukie.