EJren Inkesta Soziolinguistikoaren eta Soziolinguistika Klusterrak egindako kale neurketaren balorazinoa egin dau BFAk. Lorea Bilbao Foru Diputaduaren ustetan une honetan euskeraren erabileraren erronkak maila pertsonalean, etxean eta norberak egiten dauen hautuan dagoz. Gure hizkuntzarean erabileran eragiteko borondatea azaldu dau Lorea Bilbaok BFAko kultura, euskera eta kiroletarako diputaduak. Era berean emoitzei buruzko irakurketa batzukaz kritiko agertu da. Erabilerea hauspotzeko ahaleginak beren beregi leku informaletan egin behar dirala nabarmendu dau Lorea Bilbaok.