Mari Karmen Garmendia:"Mundua konpontzea ez da erreza, baina gure inguruko mundua hobetzea posible da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2017ko uzt. 20a, 11:10

Maria Karmen Garmendia Lasa, Ormaiztegin jaio zan, 1947an irakasle eta politikaria izan da. 14 urtegaz lehenengo lana argitaratu eban Umeen deia aldizkarian. Zeruko Argian idazten hasi zan Rikardo Arregik bultzaturik. Aldi batez, emakumezko bakarra izan zan aldizkariaren taldean. Irakaslea izan da Donostiako Santo Tomas Lizeoa ikastolan, baita Donostiako Elizbarrutiaren Irakasle Eskolan be. Politikan jardun eban1985etik 2001era. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ardura hartu eban Jose Antonio Ardanza lehendakariaren agintaldian (1985-1994), eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren buru amaitu eban, Ardanza eta Juan José Ibarretxeren gobernuetan (1995-2001). Hain zuzen, Garmendia sailburuak zuzendu eban Ibarretxeren euskara ikasketea.
Gaur egun Matia Fundazioko burua da . 

Osorik irakurri