Eusko Jaurlaritzako osasun sailak odol-emoteak ugaritzeko kanpainea jarri dau martxan. 'Eman odol, nigan bizi' da aukeratu daben leloa. Mezu baikorrak bialdu gura dabez baina udan be odola emoten joateko eskatzen deuskue.
Urtean zehar odol emote asko egoten da. Aurten esate baterako, urteko lehenengo hilabeteetan ehuneko 4,3 hazi dira odol emoteak eta ia 2.800 emoile barri dagoz.