Ciguatera toxina batek eragiten dauan gaisotasuna da. Alga batzuk daukie ciguatoxinea eta arrainek jaten dabenean gizakiei transmitidu ahal deutsie. Gure artean ez da oso ohikoa, ur epelagoak behar dauz toxina honek. Eremu tropikaletan da ohikoena baina dagoeneko Kanarietan be atzeman dabe.
Euskal Herriko Unibersidadeko landara biologia eta ekologia saileko Aitor Lasak emon deuskuz azalpenak.