Ana E. Altuna: "Melilla eta Ceutan kolorea baltza da, baztertuen artean baztertuena"

Ceutako hesia asteon saltau daben 73 migratzaileetatik 15 zaurituta dagoz. Ahalegina egin eben 200 migratzaileetatik 73k hesia igarotea lortu eben. Horretatik hamabostek hesian dagozan aiztoek edo kontzertinek eragindako zauriak jasan dabez. Polizia Nazionalak migratzaile guztiak Ceutako CIEra eroan ebazan. 512 pertsonentzako lekua daukan Ceutako CIE gunean 600 migratzaile baino gehiago dagoz. Ondo Etorri Errefuxiatuak plataformako Ana Elena Altunak Melillara edo Ceutara heltzen diran pertsonei buruz egin deusku berba. Ametsgaizto honetan okerren andrazkoek pasetan dabela esan deusku Melillarako karabana solidarioan parte hartzen aritu izan dan Ana Elena Altunak.
 

Osorik irakurri