Enpresa batzordearen ustez paperean aditua dan inbertsinogilea behar da CEL EREtik atara eta aurrera jarraitu dagian. Zalla eta Gueñeseko hiru lantegiak zarratzeko asmoa dauka taldeak, eta 230 pertsona lan barik geratuko litzatekez. Mobilizazinoak egiten jarraituko dabe arazorentzat urtenbide bila. Hartzekodunen lehiaketan dago gaur egun. Imanol Zuluaga Gueñeseko alkatearen esanetan eurak bitartekotza egiten dabilz eta erakunde publikoen inplikazinoa handia da. Inbertsore batek eskatu ei dau informazinoa lantegien egoereaz.