Idazleen Nazinoarteko Programa entzutetsuan egingo dauen egotaldian. Abuztuaren 19an abiatuko da bertara eta sei aste egingo ditu. Munduko hainbat lekutako idazlegaz alkartuko da bertan, 12 inguru izango dira danetara. Esperientziak eta bestelakoak alkarbanatzeko foro egokia da, alkargandik ikastekoa. Bertan hasiko dau Kirmen Uribek hurrengo lana eta gustura dago, Iowako programa horretan parte hartzea bere betiko ametsa izan dalako.