Gaur egun be elektriko eta hibrido ugari dabil gure kaleetan, baina ugarituz joango dira. Gaur egun marka guztiek daukie gitxienez hibrido bat. Volvok erabagia hartu dau 2019tik egiten dituan ibilgailu guztiak elektrikoak edo hibridoak izateko. Txip aldaketea be eskatzen deuskue holako kotxeek, IBIL-etik azaldu deuskuenez erregaia etxean eukiko dogu, garajean. Erosteko garestiagoak dira, baina dirulaguntzak egoten dira. Mantenimendua termikoena baino merkeagoa danez, epe luzera ez da hain handia diruan dagoan aldea.