Atal ofizialean lehiatuko da urrian estreinatuko dan pelikulea, Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendutakoa. Altzoko Handiaren bizimoduan oinarrituta egin dabe, beraren eta anaiaren arteko harremana kontetan da. Eneko Sagardoyk egin dau Handiaren papera. Dino fisikoki gogorra izan dala holako tamainuko gizonarena egitea. Zinemaldian egongo diralako pozik dagoz, eta horrek aukerak zabalduko deutsiezala.