Harri Beltza alkarteko Joseba Errekaldek azaldu deusku HIESAren prebentzino neurrietan eta tratamenduetan asko aurreratu dala, baina gaur egun be kosta egiten dala estigma horregaz bizi izatea, gaixotasunak daukan alderik gogorrena horixe dala. GIB birusaz kutsatutakoen kasu barriak urtero egoten dira, eta gitxi baino ez bada be gora egiten dabe. Iaz 158 kasu barri egon ziran Erkideoan. Errekalderen arabera jentea erlaxatu egin da prebentzino neurrietan. Honi aurre egitea gizarte osoari dagokiola nabarmendu deusku.