Buruan eta bihotzean peloteak emondako mometu asko badaukaz be, herrian egindako omenaldia hunkigarria izan zala aitortu deusku, nahiz eta bera holakoen zalea izan ez. Pelotan lagun handiak egin dituala azaldu deusku, eta gustu gustura dabilela. Orain Upel alkartean dabilz pelotari profesional eta afizionauak izandako hamabi bat lagun, partiduak jokatzen.