Abadetzarako bokazinoak beheraja doaz, baina Iñaki Jauregi Gernika Lumoko abadearen esanetan laikotzarako ez. Abade gitxiago dagoen garai honetan beste eliza estilo bat egitea beharrezkotzat joten dau, laikoen eskutik. Bere esanetan gaur egun be laikoak arduratzen dira toki asotan parrokietako eguneroko bizitzeaz. Etorkizuna hortik ikusten dau berak.