Preminea egoten da baina asko gitxitzen da emote kopurua. Urtean zehar egunean 300-400 emote egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Udan 100 inguru izaten dira. Norberari ezer kosta barik emtoen odola, eta beti dago beharrizana daukan jentea. Norberak be edonoz euki leike preminea, eta garrantzitsua da solidarioak izan eta odola emotea. "Emon odola, bizi nigan" kanpainea dauka martxan Osakidetzak honegaz jaubetu gaitezan.