ENBA sindikatuko Iñigo Bilbaok esan deusku aldaketea egon dala. Lehen ez zala sektore erakargarria lanerako baina gaur egun baietz. Gazte asko hasi dala nekazaritzan, sektorea profesionalizau egin dala, eta gizarteak ikuspegi positiboa daukala horretaz eta ekoizpenaz. Nekazaritza arloko beste makina bat gai be jorratu dogu beragaz.