Horixe adierazi deuskue Nati Ovelleiro pregoilariak eta Ane Ortiz txupinereak. Aste Nagusiko protagonistetarikoak izango dira eurak. Urduri eta ilusino handiagaz dagoz, oso gogotsu euren zereginari ekiteko. Txupin garbia aldarrikatzen dabe, eta errespetua danentzat. Nati Ovelleiro Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kidea da, eta Ane Ortiz Askapeña konpartsakoa.