Antiobiotiko larregi hartzea ez da ona, hori danok entzun dogu nonoz. Batez be botika honeek neurri barik hartzean, bakteria batzuk, antiobiotiko honeen aurrean indartu egiten diralako. Medikamendu honeek neurriz hartu beharko litzatekez eta benetan beharrezkoa danetan baino ez. Lierni Txintxurreta EHUko farmaziako ikasleak botika honeen zentzuzko erabileraren alde egin dau bere tesian.