Alex G. Txabarri dantzari zarauztarra beste 40 kidegaz egunero dabil Bilboko Arriaga Antzokian "Priscilla, Reina del Desierto" musikala antzezten. Itzelezko arrakastea lortzen dabilzala esan deusku. Irailaren 16a arte Bilbon ikusgai dagoan ikuskizun honetan Australiako basamortu bat zeharkatzen dabilzan 3 drag queen-en abenturak kontetan dabez bi ordu t'erdiko iraupena daukan zuzeneko baten bitartez. Alexek 9 urte inguru daroaz Madrilen dantzari; musikal honetaz eta Madrilen izandako esperientziaz berba egin dogu beragaz.