Ultraeskuineko alkarte honek bere egoitza Bilbon dauka ta Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformak udalari salaketea jarri dagiala exigidu deutso. Bestalde Argentinako justiziak Martin Villa atxilotzeko Servini epaileak emondako agindua bertan behera itxi dau. 1976an izandako bost hilketatan zerikusia izatea leporatzen deutse Martin Villari. Argentinako helegiteen ganbara federalak esan dau Martin Villa kolaboretako prest ei dagoala eta horregaitik atxilotzea baztertu dabe. Honetaz guztiaz Juan Mari Zulaikagaz Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformako ordezkariagaz berba egin dogu. Plataformatik Argentinako ganbara horren erabagia onartezina dala dinoe.