Rajoyren gobernuak erretzaileen klubak edota alkarte kanabikoak arautzen dauzen Jokoen eta Adikzinoen Euskal Legea errekurriduta dauka. Bilbon esaterako mota honetako 4 talde dagoz. Lege horren etorkizuna argitzen dan bitartean Kongresuan kanabisaren kontsumoaz berba egiteko ponentzia bat ezinbestekoa da Pannagh alkartearen eretxian. Martin Barriuso, Pannagh alkarteko kidea gure estudioetan euki dogu gaur. Kanabisaren erabilera terapeutikoan aurrera pauso ugari emon behar dirala uste dau Martin Barriusok. Izan be, ondino gaixo askok gaixo larriek eragiten daben minei aurre egiteko kanabisdun botikak hartzeko oztopoak daukiez.