Eguraldiaren iragarpenagaz gure etxeetan sartzen da egunero Andoni Aizpuru. Eten txikiren bategaz baina 24 urte daroaz lan horretan. Gustora egiten dau eta kalean zalantzaren bat daukanari be gustora erantzuten deutsola azaldu deusku gaurko Lau Haizetara saioan.