Zero Zabor Bizkaiko plataformak Hiri Hondakinen Plan Integral barria aztertzeko eskaria egin deutso Bizkaiko Foru Aldundiari. Gaur egungo eredua berraztertu egin behar dala dinoe. Erraustegian oinarritutako eredua darabilela Bizkaiak azpimarratzen dabe, eta berziklapenaren aldeko apostua egitea litzatekeela egokiena azaldu deusku Joserra Otegi plataformako kideak.