Imanol Pradales BFA-ko Ekonomia Garapeneko ahaldunak esan deusku txiletarrek gaur amaituko dabela euren lan astea, baina egon badagozala beste hiru aukera be. La Navale-eri dagokionez, konkurtso ordenaua egin behar dala azaldu dau Pradalesek, La Navalek aurrera jarraitu dagian. Turismoa sektore garrantzitsua dala, industria legez egituratu behar dala, eta arazo puntualak egon baleikez be turismofobiak ez daukala zentzunik gurean.