Saren uste dabe Espainiako gobernuak armabakotuta dagoan ETAgaz barik bakea nahi dauen euskal gizarteagaz daukala arazoa. Justizia garai barrira egokitu behar dala uste dabe, eta hori lortzeko lanean dabilz gizarte eragile, erakunde eta alderdi politikoekin. Kilometro zero kanpainea ipini dabe martxan hiru helburutan oinarrituta: memotia, biktima guztiak aintzat hartzea eta espetxe politikea aldatzea.