Journal of Basque Cultural Studies aldizkari digitala atarako dabe urritik aurrera. Momentuz urtean zenbaki bat, nahiz eta aurrerago urtean bi ataratea dan asmoa. Euskal Herriko kultura ekoizpenak, euskal kultur prozesuak eta euskal kultur pentsamendu izano dira ardatzak. Zenbaki bakotxean kontzeptu bat aukeratu eta horren ganeko artikuluak batuko ditue. Lehenengo zenbakiko berba gakoa "hibridazinoa" izango da, eta hurrengoan itzulpena. Nerea Arruti literatura doktorea eta Olaia Miranda EHU-ko Arte Ederretako doktorea dira editore nagusi biak.