Zabala Innovation Consulting-eko Bilboko bulegoko zuzendaria da Aitor Garro. Iruñean zabaldu eben lehenengo bulegoa orain 31 urte inguru, ondoren Bruselan eta oraintsu Bilbon. Garroren arabera beharrezkoa da enpresek euren estrategian txertatzea barrikuntzea. Dino gaur egun erakunde eta enpresa gehienek horretan sinisten dabela, baina egiteko asko dagoala ondino.