"Sara, mi vida por 37 kilos" i zeneko nobelea idatzi dau Jon Ugutz Zubizarretak. Irailare 29an aurkeztuko dau Bilboko Zazpi Kaleetako Elkar dendan. Anorexiaren gaia orain urte batzuk asko lantzen bazan be, gaur egun horretaz berba gitxiago egiten dala dino egileak. Horrexegaitik idazi gura izan dau gai horretaz, gaur egun be arazo larria dalako eta gaixotasun oso zabaldua batez be esken artean.